Testu hau irakurtzen ari zaretela, gero eta gutxiago faltako da Lesakako sanferminetarako. Oraindik, zubi gainera ez da emakumerik igo uztailaren 7an. Urteak daramatzagu batzuk momentu horren esperoan; urteak daramatzate bizpahiru neskek ezpata-dantzarien taldean entseatzen. Ohiko prozedura jarraitu dute: entseguetara joan, naturaltasuna izan baita bilatzen dutena, ez dute zalapartarik sortu nahi. Soilik beraien ametsa bete nahi dute, ezpata-dantzariak izan eta Zubigainekoa dantzatu, bertze mutil aunitzek bezala, ez du misterio handirik.
Oxala, uztailaren 7an, Valentina bat Onineko petrilean ikusiko bagenu dantzan eta herriak ere naturaltasunez hartuko balu.