Imaginario kolektiboa

Erabiltzailearen aurpegia Maite Bidarte Sota 2019ko mar. 10a, 14:00

Gure imajinario kolektiboa hankamotza da. Pobrea. Injustua. Apenas agertzen da emakume izenik. Eta badakizue: izenik ez duena ez da existitzen. Jarri dut Wikipedian 'Euskal herritar ospetsuak' eta hara, ez omen dago nabarmeneko euskal emakume zientzialari, artista edo zinemagilerik. Zerrenda soilik gizonek osatzen dute...

Kontatu baitizkigute Felix Likinianoren balentriak baina ez Kaxildarenak. Juan Sebastian Elkanorenak baina ez Katalina Erausorenak. «Euskal sukaldaritza berriko» Arzak, Berasategi edo Subijana ederki ezagutzen ditugu baina ez generazio horretako kide zen Tatus Fombellida donostiarra. Pedro Miguel Etxekineren berri badugu baina nekez azalduko dugu nor zen Josefa Molera.
Gure betebeharra da imaginario hau aberastea. Etxean, ikastetxeetan... eta batez ere, hedabideetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun