Ikastolen aldeko festak

Erabiltzailearen aurpegia Maite Bidarte Sota 2018ko aza. 16a, 12:59

Donostiako Udalak debekatu egin du San Tomas egunetan ikastetxeek jartzen duten postuetan alkohola saltzea. Ni ados nago. Eta zera gehitu nahiko nuke: ez al da iritsi ikastolek bultzatutako festa-eredua aldatzeko momentua? Ez naiz sartuko festa hauek egin behar diren edo egin behar ez diren eztabaidan, norberak erabaki dezala parte hartu edo ez. Baina hezkuntzak bultzatutako festa batean, diru-iturri nagusietako bat alkohola izateak zer pentsatua ematen dit, batez ere, arratsaldeetako panorama ikusita.

Eta bai, egia da gure kulturan dena ospatzen dugula topa eginez eta alkohola beti presente dagoela, baina hezkuntzaz ari gara.  Herri honek erakutsi du sormena baduela eta eraldatzeko gaitasuna, egonen da beste formularik, ezta?
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun