Maitasun deklarazio bat

Erabiltzailearen aurpegia Maite Bidarte Sota 2018ko eka. 29a, 20:00

Altsasuko afera hasi zenean, lan egiten dudan Info7 irratiak erabaki zuen Altsasun saio berezi bat egitea. Espainiar hedabideek erraten zutenaren kontra, erakutsi nahi genuen Altsasu aski herri normala zela, eta gezurra zela zabaltzen ari zen gorroto hura. Hurbildu ziren gurera dendariak, kazetariak, udaletxeko kideak, musikariak... eta etorri ziren Adur eta Jokinen aitak ere bai: «guk erraten diegu lasai egoteko, aterako ditugula eta maite ditugula», erran ziguten. 


Zer tristura. Zer errabia.  Zer injustizia, Altsasuko gazteen zigorra publiko egin denean. Zeinen atenporala, neurrigabea, mendekaria den. Niretzako hilabete hauetan Altsasuko gurasoak eredu izan dira. Txarrenari onena atera diote. Halabeharrez aditu bihurtu dira legegintzan. Oharkabean ikasi, mikrofonoan solasten. Zuek nahi bezainbertzetan aterako gara kalera. Besarkada bat Altsasuko herriari, batez ere, Altsasuko gurasoei. Guk ere maite zaituztegu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun