Sanferminetako txupinazoa

Erabiltzailearen aurpegia Maite Bidarte Sota 2018ko mar. 2a, 14:00

UPNk egindako eskari batek tripak nahastu dizkit. Operación Triunfo saioan izar bihurtu den Amaia nafarra proposatu dute Iruñeko sanferminetako txupinazoa botatzeko. Aitortuko dizuet, hasieran nahi gabe eta gero nahita jarraitu dudala Amaia. Ikaragarri ongi kantatzen du eta gainera, zer demontre, telebistan dagoen itxurakeria kutrearekin, eskertu ditut bere naturaltasuna eta inozentzia. Baina txupinazoa botatzea? Iruñeko aldaketaren Udalak erabaki zuenean txupinazoa herritarrek botatzea populismoa leporatu zion UPNk.  Zer da ba Amaiaren proposamena hiperpopulismoa ez bada? Hamaika gogotzen zaizkit soraurenekoaren aitzinetik uztailaren 6an festa pizteko. Nik aurten SF 78 gogoan plataformako kideak ikusi nahiko nituzke balkoian.  Amaiak nahi badu, abestu diezaiola kantu bat Germani Udaletxeko balkoitik, eta gero zabal dezala bere instagrametik jabetu daitezen bere 467 mila jarraitzeak zer gertatu zen Iruñeko sanferminetan duela 40 urte. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun