Anizen dauden etxeen % 75 sartu da proiektuan, guztira 26 eraikin: etxe gehienxkoenak, landetxeak, elkartea, udala...
Guztiendako energia sortzeko 156 eguzki plaka paratu dira, orain sarera konektatzeko tramitazioa da falta den bakarra. Proiektua 61.196 euro gosta da, eta horren erdia kasik Nafarroako Gobernuak ordaindu du: 30.000 euroko laguntza eman baitu.
Instalazio fotovoltaiko honetan 26 etxe-kidek parte hartu badute ere, Anizko Komunitate Energetikoan bazkide gehiago daude, eta hemendik goiti ere 18 urtetik goitiko edozein aniztar sartzen ahalko da hala nahi izanez gero.