Anizko frontoia 1928. urtean egin zen, Jauregiko lurretan. Garai hartan Petra Azkarate eta Anttero Etxandik eman zuten frontoia egiteko dirua, eta hori dela eta, Petra eta Anttero herriko ohorezko amatxi-aitatxi izendatu zituzten. Mendiarte frontoiaren inaugurazioa pilota partida batekin ospatu zen eta hainbertze jende bildu zen. Hasmentan ezker pareta izan zuen bakarrik, gerora eskuineko aldean arbolak landatu ziren, harik eta 1993. urtean gorapea emateko, arbolak bota ziren artio.
Arbolak auzolanean bota ziren 1993. urtean, gorapea, berriz, 1994an eman zitzaion, orain dela 30 urte. Geroztik, ezker pareta auzolanean pintatu izan da. Aurten, berriz, Baztango Udalaren eskutik, Andoni Etxeberria pintoreak pintatu du frontoia, ezkerreko aldea berde ilunez eta eskuineko aldea azul argiz. Xarmanki gelditu da.