Auzolana egin dute Anizen urriaren 12an

Urriaren 12an, deus ospatzekorik ez izanagatik, haurrek eta zenbait helduk lanik ez zutenez, auzolana egiteko aprobetxatu zen Anizen. Helduak elkarteko egurra xehatzen aritu ziren bitartean, haurrak frontoia garbitzen aritu ziren. Lanak akitu ondotik, elkartean pinttardia egin zuten haur eta heldu, denak batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun