Batzuendako gaua franko poliki luzatu zen, nahi baino lo gutiago egin behar izan zuten, larunbat goizean gosaria baitzuten elkartean: arroltze, xingar, xixtor... Gosaldu ondotik Anizko eta Berroetako gazte andana ibili ziren etxez etxe trikitixarekin lagundurik jan-edanean, kantuan eta etxekoekin solasean. Larunbata ere igande artio luzatu zuten hondarreko etxean bildu zirenek.