Heldu den abenduaren 2an eta 3an Anizen urtero bezala asteburu kulturala izanen dugu. 2an, ortziralean, herri kirolak izanen dira 17:00etan, eta ondotik merienda afaria elkartean.
Abenduaren 3an, larunbatean, 10:00etan Aizkoko itzulia eginen dugu bertako paraje izenak zeinek diren ikusi eta zenbait tokiri orain artio egin izan den bezala, izena paratzeko. 16:00etan Anizko Kanakoneko Pello Ziaren solasaldia izanen dugu, bere bizitzaren nondik norakoen berri emanen digu. Haurra zelarik, hamaika urterekin joan zen Aniztik, Arantzazun egonaldia egin ondotik, kartzelan egondakoa da, ETAn ibilia, sindikalgintzan aritua... badu zer konta Pellok. Kafe tertulia honen ondotik, fotohurrupe izanen dugu, iazko argazkiak ikusi bidenabar, hainbat edariren dastaketa. Akitzeko, 21:00etan kantu zaharren afaria izanen da elkartean, Joxe Anjel akordeoilariak alaiturik.
Kantu zahar afarirako txartelek 30€ balio dute, eta erosteko hondarreko eguna azaroaren 25a izanen da. Ekitaldi hauez gain, mahai jokoen kutxa ibiltaria Anizen izanen da asteburu guztian.