Astelehenean, urriaren 31n, etxeko trapu zaharrak soinean paratuta Anizko haurrak Kanakonerat joan ziren Tomax eta Pello anaiek beraiendako kontatzeko zituzten kontuak aditzera. Lehengo bizimodua, Anizko kontu zaharrak, ohiturak… azaldu zizkieten Kanakoneko larrainean lurrean jarrita adi-adi egon ziren haurrei. Ondotik elkartean xingar jatea izan zuten haur eta helduek.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!