Basaburuaren Eguna Anizen ospatuko dute irailaren 10ean

Erabiltzailearen aurpegia Maitane Maritorena Azkarate 2022ko abu. 18a, 15:00
2019an Zigan ospatu zen Basaburuaren Eguna.

Mendi itzulia, mus txapelketa, herri kirolak, bazkaria eta dantzaldia izanen dira herrian

Irailaren 10ean Baztango Basaburua kuartelaren eguna ospatuko dugu Anizen. Hala ere, aitzineko egunean, irailaren 9an, ondare immateriala bildu eta babestea helburu duen Labrit multimediako kide den Gaizka Aranguren etorriko zaigu VITAGRAMA, MEMORIA BIZIAren kontu solastatzerat. Familiakideen memoria betiko atxikitzeko Labrit Multimediak sortu duen formatuaren berri emanen digu. 19:00etan izanen da solasaldia Anizko Mendiarte elkartean.
 
Biharamunean, 08:00etan izanen den mendi itzuliarekin hasiko dugu eguna. Ondotik, 11:00etan mus txapelketa izanen da frontoian, eta 12:00etan haurren herri kirolak Plaxa-xarren. 14:30ean bazkaria eta bazkalondoan Hauspolariek taldearekin kantaldi-dantzaldia. Bazkariko txartelak salgai daude 30 euroren truke herri guzietan, eta abuztuaren 28a izanen da erosteko azken eguna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun