Baserriko Uzta jardunaldia Anizen eginen dute apirilaren 2an

Erabiltzailearen aurpegia Maitane Maritorena Azkarate 2022ko mar. 15a, 14:00
Orain dela bi urte bertan behera gelditu zen Baserriko Uzta, aurten eginen da Anizen apirilaren 2an
EHKolektiboa, Euskal Herrian agroekologia lantzen duen baserritar eta herritarren kolektiboa da antolatzailea. Anizko Jauregia bertako kide izanik, aurten Nafarroako baserriko uzta bertan eginen da. Ondoko egitaraua izanen da: 
  • 10:30ean  ongi etorria, herriko  musikariak herrian barrena ibiliko dira
  • 10:50ean Kirikoketa
  • 11:00etan aurkezpena. Ondotik bisita Jauregiko etxalderat
  • 12:30ean luntxa
  • 13:00etan Pettiren kontzertua
  • 14:00etan bazkaria. Bazkalondoan kantaldi eta dantzaldia Hauspolarien eskutik

Bazkariko txartela erosi nahi duenak ehkolektiboa.eus webgunean eman beharko du izena 30 eurotan, 6-12 urte bitartekoendako 15 eurotan eta 0-6 urteko haurrendako doan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun