Ustekabean igaro zait uda, eta zalantza dut adinaren kontua den ala dena agudoago joaki den. Jakin nahi dut noiz eta nola desagertu ziren uda amaiezin haiek, ea gaurko haurren eta nerabeen uda gurea zen bezain luzea den.
Barekurkuilu izan nahi dut, nire erritmoan ibiltzeko, pausatzeko eta behatzeko, sortzaile izateko. Oporretan ere estresatuta banabil, ikusi bai, baina ez dut begiratuko, eginen dut, baina sentitu gabe. Aspertu nahi dut, nire garunak bere kabuz aurki ditzan estimulu eta ilusioak, eta hor ezkutuan zeuden ideiak prozesatu eta argitara atera ditzan. Meditatu nahi dut, alde espirituala landu, gauzen zentzua ikertu.
Nahi dut, nahi dut… Hala dabil Unax ere, gure etxeko ttikia. Presa ez da haurrena, presa ez da gurea.