Ekitaldian sartu naiz. Ez da albiste bat emateko ohiko prentsaurreko bat, baizik eta patxadaz solastatzeko aukera bat, mokadu goxoekin. «Ze guay», erranez eseri naiz. Harritu nau «bueno, luzea izanen da» kexak. Mahaikideak mugikorrari begira daude. Zertxobait luzatu da; ordu erdi? Barkamena eskatu digute. Eskerrak eman dizkiet.
Azkenetarikoa izan naiz ateratzen, berriketan gelditu bainaiz. Bertzeren artean, Porrotxekin. Hala izendatzen ditu berak bizitzako faseak: bollito, interesgarria, oso interesgarria, eta desfasea. Bera oso interesgarrian dago. Ni interesgarrian. Marimototsek dioen bezala, infinituaren zortzi etzan hori ez dago lo, aitzinera doa.