Ostempo Nuna

Ekintza bitxi bat egin dute Hendaian: hemendik 500 urtera aditua izanen den soinu kapsula bat urperatu dute Bidasoan. Binilo bat du barnean, gaurko biztanleek etorkizunekoei zuzendutako mezuak biltzen dituena

Ander Fernandez eta Imanol Espinazo artistek jende xehearen hitzak eta errateko moduak grabatu, eta itsas hondoan utzi dituzte, bakebakean, altxor baten gisan, bi xede dituelako egitasmoak: erraten uztea, eta errandakoa ongi gordetzea. Ostempo Nuna deitzen da; Etorkizuna Orain, esperantoan. Ezagutzera gonbidatzen zaituztet, baita proiektuaren parte den eta Hendaiako tren geltokian dagoen Borderline Fabrika bisitatzera ere. Ostemponuna.comen paratu dituzte mezu guziak. Bost urte barru webgunea ezabatuko dute, eta urpean bakarrik geldituko da gure aztarna. Nork eta nola aurkituko du? Ezin izanen dugu jakin, eta gogoetak berak gure izaera efimeroaren amildegiaren aitzinean paratzen gaitu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun