Lehenak ekarriko luke haurrarekin bat egitea, dena galdetu eta ohikoa harrigarri bilakatzea. Bigarrena, ilunarekin konektatzea, erronka handiagoa litzateke, baina norberarentzat garrantzitsua zer den jakiteko baliagarria. Ez dira ilunabarrekoak kolorerik ederrenak?
Bronnie Ware (Australia, 1967) erizaina, urteetan zainketa aringarrietan lan egin ondotik, jendea bost gauzataz damutzen dela ohartu zen: -Ez naiz neure buruarekin aski fidela izan, gehiegi segitu diet bertzeen nahiei. -Ez nuen hainbertze lan egin behar. -Sentimenduak gehiago adieraztea nahiago izanen nukeen. -Denbora gehiago eskaini behar nien lagunei. -Zoriontsuago izanen nintzen ez banintz ohitura zaharretan gelditu. Sarri aditzen dugu behin bakarrik bizi garela, baina hori bezain egia da behin bakarrik hilko garela.