Unbela

Eskua bihotzean jarri eta «kaixo, hemen zaude» erranez gure burua agurtzea. Gonbidapen sinple bezain sendagarria egin du Unbelak.

Ardatz beretik ateratzen diren loretxo mordoa da Unbela. Izen ederra Euskal Herrian gorputza eta sexualitatea lantzeko proiektuak sortu dituzten emakumeak biltzeko. Bide ezberdinetatik bada ere, proposamen bera egiten dute denek: norbere etxea den gorputzera bueltatzea. Zoragarria da menopausian dauden emakumeek hilekoaren topaketetan parte hartzea, baina txikitatik jaso beharko genituzke gure barneko altxorrak deskubritzen joateko pistak. Ez genuke yogara apuntatu beharrik ere sabelarekin arnastea ahantzi zaigula konturatzeko. Halere, zer on egiten digun halako uneak partekatzeak. Ez da erraza gure gorputzean egotea, gozamenaz gain mina sentitzen baita. Ditugun zauri aunitz bizi garen sistema biolento honen ondorio dira. Horregatik da interesgarria elkarrekin osatzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun