Transmisioak

Sustraietatik elikatzen garen loreak gara. Sustrai horien bidez, ezaugarri fisikoak ez ezik, askatu gabeko korapiloak ere transmititzen dira, gure aitzineko zazpi belaunaldiren istorioak.

Programa genetiko batzuk ditugu, piztuago edo itzaliago, eta horietaz jabetuz gure bizitza bizitzea da onena. Ez iraganean katramilatuak gelditzea, baina bai uneren batean gibelera egitea, errepikatzen ari garen jokabideak ikusteko. Bikote harremanetan, adibidez, garrantzitsua ez da bertzeak egiten diguna, baizik eta nola maite dugun gure burua bertzearen bidez (Se regalan dudas bi emakume feminista mexikarren podcastean lantzen dute gaia, interesa duenarentzat).

Ilusioa egiten digu umeei gure ezaugarriak ikusteak. Baina oroitu Santi Brouard pediatraren aholkua: saia zaitez seme-alaben antza izaten, sekula ez eurek zure antza izan dezaten. Transmisioak bertze norabide bat ere baduelako. Ongi etorri, Unax!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun