Arraildurak eta loreak

Atsegin eginen zaizuelakoan, Indiako ipuin tradizional bat kontatuko dizuet. Adineko pertsona bat du protagonista, bi urtez egunero errekatik ugazabaren etxerako bidea egin zuena, makil bat sorbaldan eta aldeetan ontzi handi bana zintzilik. Ontzietako batek arrakalak zituen eta ur dezente galtzen zuen; bertzeak ur guzia garraiatzen zuen. Egun batean, hala mintzatu zitzaion ontzi pitzatua adinduari:

– Lotsaturik nago nire arraildurengatik uraren erdia bakarrik entregatzen duzulako.
– Etxera bueltan, bide bazterreko lore ederrei begiratzea nahi dut –erantzun zion adinekoak.
Ontziak kasu egin eta lore zoragarriak ikusi zituen. Halere, atsekabeturik jarraitzen zuen.
– Ohartu zara loreak bidearen zure aldean soilik hazi direla? –galdetu zion zaharrak–. Zure arrailei alde ona atera nahi izan diet. Haziak landatu eta bi urtez ureztatu ahal izan ditut. Zaren bezalakoa ez bazina, ez zen posible izanen edertasun hau. 
Arrailduretan pentsatzera gonbidatzen zaituztet: zein dira zuen loreak?

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun