Beitu, zenbatu, gehitu

Beitu, zenbatu, gehitu -dio Berri Txarrak-ek -, ondokoak baino mugikor txikiago (gaur handiago) bat. Ttikitatik izan ginen konparaketa-objektu: ahizpa gazteena politagoa da zaharrena baino, mutikoa 'erraza' da eta neska 'zaila'... Eta guk ere ikasi genuen alderatzen.

Ondokoak baino titi handiagoak. Batzuek betegarria jartzen dute; bertzeek, disimulatzeko arropa. Nork ezartzen du neurria? Beitu, zenbatu, gehitu, ondokoak baino kotxe azkarrago bat. Egunak zenbatzen ditugu larunbaterako, orduak lanetik ateratzeko, eta 'ze azkar pasatzen den denbora!' harritzen eta kexatzen gara gero. Ondokoak baino modelo berriago bat. Berria laster zahartzen da, ordea. Lehia bultzatzen da, baina konplizitatea da laguntzen duena. Mendi buelta eder baten ondotik idazten dizuet. Txunditu nau paisaiak eta bere berdetasunarekin sekretu bat kontatu dit: ongi egoteko

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun