Arazoa larria da; geroz eta gehiago dira teknologiekiko menpekotasunetik askatzeko terapia egin behar duten gazteak. Jendarteak zuzenean nerabeak zein haurrak kriminalizatzen ditu, baina teknologiaren erabilera okerra guk geuk transmitituriko gaitza da; gibeletik datozenek gugan ikusten dutena errepikatzen dute. Egunean zenbat aldiz desblokeatzen ote dugu gure mugikorra? Zenbat gauza publikatu? Lagun arteko otorduetan ere, zenbait mugikor mahaia gainetan!
Honekin bizitzen ikasi beharko dugu, baina osasunaren mugak zainduz. Nostalgiarekin oroituko ditugu lagunei abisatzeko etxeko tinbreak jotzen genituen garaiak…