Aisa kexatzen gara baina deus guti egiten dugu egoera hobetzeko: bakoitza gure kotxean ibiltzen gara, nolanahi birziklatzen dugu, berogailuak 25 gradutan paratzen ditugu, behar ez ditugun mila gauza erosten ditugu, harrobi erraldoiak eraiki, turismo masiboa sustatu...
Geure burua ederki engainatzen dugu; urteko edozein sasoitan, mila plastikoz inguratutako Zeelanda Berriko kiwi ekologikoak erosten ditugu eta natura laguntzen ari garela sinesten dugu.
Mitinetan dena da berde eta dena berotegi efektua gelditzeko egitasmo, baina gero, agintariek Erdizko suntsiketak bezalako proiektuak onartzen dituzte; ekologiari eta ingurukoen ongizateari bizkarra emanez.
Ea haizegoak azala zeharkatu eta barruak mugiarazten dizkigun; badugu zer pentsatu eta zer aldatu! Gure esku dago erokeria hau gelditzea. Hori bai, deus egiten ez badugu, ez gaitezen kexatu urrian 30 gradu egin dituelako!