10 urte gure artean bizi eta «egun on» errateko gai ez den horrek ez al digu ba guri errespetua faltatzen? Zuek uste duzue Ingalaterrara joaten bagara, bertakoek gainerakoenganako errespetuz ingelesa utziko dutela?
Guk galduko dugu gurea dena arrosazko pasilloa irekitzen badiegu Euskal Herrian euskararik gabe bizi nahi dutenei.
Holako jarrerekin, espainolez solastatzen den herri bihurtuko gara, baina hori bai, errespetudun espainol hiztunak! Izan diezaiogun errespetua geure buruari!