Gizartea mantso-mantso aldatzen ari dela ematen duen honetan, zenbaiti kostatu egiten zaie bere epaiak alde batera uztea. Ez da hain zaila entenditzea; janariari ezetz erraten badiogu, momentu horretan ez dugulako jateko gogorik da, puntu. Eta lasterka egitera joaten bagara, ez da gure ipurdiak gogortu edo bikinian hobe sartzeko; kirola egin nahi dugulako da, bertzerik gabe. Hurrengo egunean horrelako epai bat egiteko gogoa baduzue, aholku xume bat: eskaintzen duzuen bizkotxo puska eder bat ahoan sartu eta hausnartu, anitzetan ahoa ixtea baita gauzak errateko modurik egokiena.