Oraindik ikasi beharra dudana da ordea, amaz haratago Marian gisa ikusten, bere osotasunean. Ez baikara haren seme-alabak izan gure amaren bizitzaren sorrera. Ez gara, edo ez nuke izan nahi, bere bizitza egituratzen duena, ezta bere identitatearen elementu definitzailea ere.
Lagunekin edo inguruarekin harremantzerakoan pertsonaren eta egoeraren arabera gure jarrera moldatzeko gaitasuna daukagu. Pertsona bakoitzak haren berezitasunak dituela ulertzen dugu, horietako asko denborarekin aldatzen direnak.
Baina, nekez begiratzen diot modu berdinean gure amari. Rol bat atxikitzen diot, jarrera bat, betebehar batzuk, adin zehatz bat edota identitate mugatu bat; urtez urte ez direnak apenas aldatzen.Honen ondorioz, alaba bezala galdera bat eginbeharren aurkitzen naiz. Begi-bistatik galdu gabe, norbanakoen jarreraz gain, egiturazko elementuek baldintzatzen gaituztela eta nire jokamoldeek soilik ez dutela egoera aldatuko, nire eta gure etxekoen zein jarrerek kentzen diote denbora eta gogo gehiago amari, gure ama izateaz gain, Marian izateko?