Egunero, edozein toki eta esparrutan emakumeenganako indarkeria ematen dela ikusarazi eta sentsibilizatu asmoz, eta horren aurrean herritarrak konprometitzeko helburuarekin Leitzako Udalake eta Berdintasun Batzordeak ekimen deberdinak antolatu dituzte.
Azaroaren 24an, osteguna, Neska banda filma proiektatuko da Atekabeltzen, arratsaldeko 19:00etan.
Azaroaren 25ean, ostirala, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko eguna dela eta, elkarretaratzea deitu dute Udalak eta Berdintasun Batzordeak, eguerdiko 12:00etan Plazan.
Egun honen harira azken ekimena, azaroaren 27an, igandea izanen da. Arratsaldeko 19:00etan Lagun bati gertatu zitzaion bakarrizketa emanaldia eginen da Zinean.