Bertan eta bertakoa kontsumitu, modu arduratsuan. Hori da azoka honen helburu nagusia. Bertakoa erosi eta jaten dugunean, herriko eta inguruko ekonomia sustatzen dugulako, komunitate kontzientzia sortu eta herria indartzen dugulako.
Gure ekoizleen eta bereziki gure baserritarren jakinduria eta ezagutza zabaltzeko erakusleihoa izan nahi du azaroaren 13ko azokak. Bertako produktuari merezi duen lekua eskeintzea, baserritarrak protagonista bihurtzea eta horrela lehen sektorea duintzea.
Bestalde, azaroaren 10ean, arratsaldeko 7tan Leitzako Atekabeltza Herrigunean, “Nekazaritza ereduak. Elikadura burujabetza” izenburupean hitzaldia eskainiko dute Mixel Berhocoirigoien Euskal Herriko Laborantza Ganbarako lehendakariak eta Juanma Intxaurrandieta INTIAko gerenteak. Besteak beste, lurraldera modu jasangarriagoan egokitzen den bestelako nekazaritza eredu batetaz zein gurean, nekazaritza iraunkorrak eskaini ditzakeen aukerez hitz egingo digute.