Urtero antolatu izan den auzolana da erreka garbiketa. Orain arte ikasleekin egin bada ere, aurten IREKIBAI programaren baitan Leitzako Udalak eta GAN Ingurumen Erakundeak, herritar guztieri zabaldu nahi izan die deialdia.
Auzolanean, Leitzaren ibaiko hainbat eremu garbituko dira herrian zehar (hondakinak erretiratu, plastikoak bildu...). Goiz erdian hamaiketakoa egin eta bildutako hondakinak plazan jarriko dira ikusgai.
Ekimen honek ingurumen kontzientzia sortzea du helburu: errekek gure inguruan duten garrantziaz jabetzea, hondakin kudeaketa arduratsuaz sentsibilizatzea eta inguru zein ingurumena zaintzearen ardura kolektiboa bultzatzea.
Esan bezala, auzolana urriaren 29an izanen da. Gomendagarria da aldez aurretik izena ematea leitza@eitza.eus helbidean taldeak eta egin beharreko lanak hobeki antolatzeko. Tresneria eta gosaria Udalak eta GANek jarriko dituzte, herritarrei arropa egokia eta gogoa eramatea bakarrik eskatzen zaie.