Herri Txiki, Infernu Haundi Leitzan

Erabiltzailearen aurpegia Leitzako Udala 2016ko ira. 12a, 10:00

Aurreko astean herrian izan ditugu Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga Herri Txiki, Infernu Haundi telebista programarako istorioak biltzen. Hurrengo ostegunean, saioa gidatzen duten monologoak eskainiko dituzte eta bide batez, leitzarrekin grabatutako pasarteak ikusi ahalko ditugu. Azken grabaketa hau, ostegunean, irailak 15, arratsaldeko 20:30etan eginen da. Eguraldiak laguntzen badu herriko Euskal Herria Plazan eta eguraldi txarrarekin Amazabal Frontoian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun