Halako batean, dinbi-danba sumatu zuten haizea leiho bat astintzen, eta elurra mara-mara ari zuela ikusi zuten, baina, hala ere, kanpora atera ziren, eta purra-purra eginez, oiloak bazkatu zituzten. Haizeak zirti-zarta mugitzen zituen adarrak, baina tapa-tapa paseoan joan ziren. Putzuetan plisti-plasta egiten zuten bitartean, elkarrekin tar-tar solasean joaki ziren, tarteka umore oneko ajatak egiten.
Firin-faran harat eta honat, azkenean konturatu ziren blai eginak zirela eta etxera bueltatu ziren. Garagardo bat danka-danka edaten zuten bitartean, bakailua pil-pilean prestatu zuten bazkaltzeko. Haizeak zinpi-zanpa bazterrak astintzen segitzen zuen bitartean, beraiek
Ttipi-Ttapa leitzen finitu zuten eguna.