TTIPI-TTAPA eta gisakoak

Erabiltzailearen aurpegia Koro Irazoki Arburua 2024ko aza. 16a, 09:30

Ni gazte-gaztea nintzen Ttipi-Ttapa sortu zenean. Hura zen hura, aldizkari «nobedosoa» eta hurbila. Gure eskualdeko berriak ahoz aho jakiten ziren garai haietan, Ttipi-Ttapak idatziz kontatzen zizkigun berriak, argazki eta guzti! Eta horrek halako harrotasun bat sentiarazten zigun.

Ordura arte irakurtzen ziren berriak Iruñean, edo Tafallan, edo Madrilen, edo Parisen gertatutakoak ziren, baina Ttipi-Ttapa sortuz geroztik, gure herrietan gertatzen zirenak ere garrantzia zeukatela sinesten hasi ginen.

Ttipi-Ttapakin batera gure eskualdean bertze aldizkariak, irrati eta telebistak sortu ziren. Batzuk ezinean, bidean gelditu ziren, baina zorionekoak gara, bertze aunitzek hor segitzen baitute oraindik.

Hala ere, kasu! Iraupena ez dute batere erraza: dirulaguntzen menpe dira, herrietako merkatarien publizitateak laguntzen ditu, bertze gisako zerbitzuak eskaintzen dituzte, irudimen haundiko behi-kaka zozketak antolatzen dituzte… Txalo haundi bat izigarriko lan baliagarria egiten duten eskualdeko hedabideei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun