Txalo bat

Erabiltzailearen aurpegia Koro Irazoki Arburua 2024ko mar. 23a, 09:30

«Gaur egungo gazte eta haurrek ez dituzte herriko etxeen izenak ezagutzen», aipatu zidan behin lagun batek, «eta igual hori ere ez ote den eskoletan erakutsi behar…», zioen.

Zenbat gauza erakusten diren eskolan! «Eskola» erran eta hau da burura etortzen zaiguna: matematika, historia, natur zientziak, hizkuntzak, gorputz heziketa… eta azterketak, noski.

Baina oker gaude eskolan hori bakarrik erakusten dela pentsatzen badugu. Gaur egungo eskolak bertze gisako jakintzak ere eskaintzen ditu: heziketa afektibo-sexuala, bide hezkuntza, emozioen gestioa, teknologia berrien arriskuak, bizikidetza, drogomenpekotasunari aurre nola egin, erlazionatzeko gaitasunak, sarearen erabilera egokia, lehen sorospenak…

Garai bateko irakasleek nahikoa zuten beren ikasgaia ezagutzearekin, baina gaur egungoek Errenazimentuko jendea bezalakoak dira: denetarik jakin behar dute. Eta beren eskuetan dago gure etorkizuna. Gure etorkizuna gaur egungo haur eta gazteak baitira. Animo irakasle guztiei, eta txalo bat zuentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun