Negua joan da ta…

Erabiltzailearen aurpegia Koro Irazoki Arburua 2022ko abe. 17a, 09:30

Zuek abendu hasieran irakurtzen ari zarete hau, baina ni azaro erdialdean idazten ari naiz. Udazkena da, negurako hilabete pasatxo falta da, baina oraindik udako giroan gaude: epel, mauka motzez, sandaliak berriki arte, 18 graduko gau tropikalak, mendi berde-berdeak, erreka idorrak...

Baina zer da hau? Zer errespetu ttikia udazkenari! Eta negua? Nola etorriko zaigu negua? Behar den bezalako ilun, hotz eta bustia? Ikusiko ote dugu elurrik? Kraskatuko ote dugu hormarik? Aiiii, esperantza guti... Lehengo neguak gogorrak omen ziren. Kantak hala dio: «Elurra teilatuan zakua lepuan ibili beharko degu aurtengo neguan…». Bertze kanta batek ere abisatzen du noiz ailegatuko den negua: «San Simon eta San Judas, joan zen uda eta negua heldu da...». Xabier Lete neguaren hotzaz ari zaigu: «Ni naiz neguko eguzkitan hotzez hiltzen dagoen gizon bakartia».

Lehengoek bazuten neguari buruzko segurtasuna. Guk, berriz, ingurumena erotu dugu, eta erreferentziarik gabe gelditu gara. Beldur naiz behar den bezalako negua ez ote dugun betiko galdua. Zea Maysek kantatzen duen bezala, «negua joan da ta».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun