Gure kontsumo mota eta gure aisialdia nolakoak diren birplanteatzeaz ari naiz. Kontsumitzaile kontziente eta kritikoak izateaz ari naiz. Gure dirua zeini ematen diogun konturatzeaz ari naiz. Kontsumitzaile bezala, sekulako boterea daukagu. Gure diru-poltsa ttikietatik hasiz, baina erabaki ausartak hartuz, ekonomia alda dezakegu. Oraintxe berean, koronabirus ttar horrek egiten ari duen bezala.