Ez zen ape- nas ikusten, baina leihoa ia-ia guztiz estaltzen zuen. Bazter batean euli «disekatu» bat zeukan, eta nire baitan: «Hara, hemendik ez zait ez etxe barnera eulirik sartuko». Lehengo azienden ehiak gogora ekarri zizkidan: txoko guztiak armiarma-sarez beteak. Normala, azienden inguruan ibiltzen diren eulien kontra espresak baitziren. Geroztik armiarmak bertze gisara ikusten ditut, ingurumenaren lagungarri bailiran. Ez bada nabarmenki agerian, hor uzten dut armiarma-sarea, eta armiarmari «ez bazara zure xokotik urruntzen, nire etxean utziko zaitut» erraten diot.
Eta zer erran gure baratzeetan bizi diren apoez? Gehienendako higuingarriak dira, baina zenbat karakol, bare eta baraz-
kiei kalte egiten dieten mamorro ez ote dituzte jaten? Beraz, apo gehiago eta Limacol gutiago! Sugeek ere kalte baino aise onura gehiago egiten dituzte, baina zein fama txarra duten... Naturak zenbat dakien eta gu naturatik zein urrun gauden...