Sainduz saindu, bestaz besta

Erabiltzailearen aurpegia Koro Irazoki Arburua 2018ko uzt. 27a, 20:00

Eliza katolikoaren santutegia ederki ezagutzen dugu, batez ere maiatzetik hasi eta urriarainokoa: Salbatoreekin hasi, eta ondotik Domini Saindu. Gero Trinitate, eta hortik aitzinera, San Juan, San Pedro, San Fermin, Santiago, San Esteban, San Prudentzio, Andre Mari, Santa Kruz, San Migel…
Hortxe ibiltzen ginen aste hondarrero, herriz herri bestaz besta, huts egin gabe, sekulako fedea bagenu bezala, sainduen babesaren bila bezala. Pekatu haundia zen horietako bati huts egitea.
Gure aitzinekoentzat, baratzeko lanetan aritzeko gida bat zen santutegia (sanjuanetan ez dakit zer erein, sanferminetan ez dakit zer bildu …). Gu, berriz, bertze gisako baratzeetan (herriko plazetan) erein eta uztaren ilusioarekin mugitzen ginen.
Gero udazkena ailegatzen zen. Hortik aitzinera ez genuen santurik kontrolatzen, eta ereitea eta uzta negutegira pasatzen genuen: Bordatxorat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun