Ba kaltetu bakarra bertze mutiko bat izan zen, zango-lepoa bihurtu baitzuen, bertzerik ez. Afera da gisa horretako 6.900 delitu izan zirela urte hartan (2016an), baina horietatik guztietatik hau izan dela presondegira eraman eta hainbertze urtetako kartzela zigorra eskatu duten bakarra. Zergatik ? Ba borroka hartan kaltetutakoa guardia zibil bat izan zelako.
Gertakari hau injustizia bat dela bistan da, eta orain eskatzen dena epaiketa bederen justua izatea da. Gazte hauek Altsasukoak dira eta beraiei atxikimendua erakusteko, apirilaren 14rako manifestazioa antolatua dago Iruñean.
Ama hark zioena adituz, oilo-larrua jarri zitzaidan, konturatu bainintzen zein erraza den edozein familiatan halako zerbait gertatzea. Beharrezkoa da atxikimendua erakustea. Ez dute aunitz eskatzen: justizia bertzerik ez.