Baratze Hezitzailea martxan elkarlanari esker

Erabiltzailearen aurpegia Kerizu Beretik 2016ko mar. 7a, 11:49

Elizondon “Baratze Hezitzailea, herriko haurren baratzea” delako proiektua abian.

Hurrengo hilabeteetan zehar, Elizondoko Herriak utzi duen lur sail batean, baratze bat lantzen hasiko dira herriko bi ikastetxeetako hainbat haur, Udaletxeko langile eta teknikarien laguntzaz.

Proiektu honetan Elizondoko Eskolako eta Baztan Ikastolako 3 gelek parte hartuko dute, 50 haur, 3 maistra eta laguntzeko prest leudeken guraso guztiak.

 Jarduera hezitzaile honen bitartez auzolana, elkar trukea, natura eta ingurugiroa, aitatxi-amatxien ezagutzak, hondakinen kudeaketa eta konposta, herriko azoka eta gure ingurune hurbilari loturiko bertze hainbat eduki pedagogiko interesgarri landuko dira.

Lehen ekintza, egun hauetan zehar burutuko da, Hondakinetarako Udal Teknikariaren laguntzaz konposta prestatuko dutelarik ikasleek.

Hortik aitzin, baratze-egutegi baten arabera, beharrezko diren lan guztiak egiten joanen dira, horretarako hainbat eragile eta pertsonen laguntza izanen dutelarik.

Uzta on!!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun