Aitortza da erronka

Erabiltzailearen aurpegia Kattalin Ezkerra Sobrino

Baztango mutil dantzetan, txistularien doinuak gidatuta eta atabalariaren erritmoak markatuta, norbanakoen gorputzen baturak gorputz bakarra osatzen du; elkarrekin dantzatzen den komunitatearena.

XX. mendeko mutil dantza, bizi genuen zisheteropatriarkatuaren isla zen. Herrietako besten erdigunea hartzen zuen, ospea zuen eta ohorea zen dantzan aritzea. Gizonek, zakildunek bakarrik, izan zezaketen ohorea. Gorputz horiek batera dantzan, gorputz bakar bat osatzen zuten; boterearen gorputza. Baina, gaur egun, plazetan dugun mutil dantza dugun jendartea-ren isla da? Mutil dantza askotariko gorputzek osatzen dugun komunitate berdinzalea-ren isla izan nahi duen ekintza bilakatu da. Plaza betetzeak berak eta mutil dantza baztertzailea akitu izanak zisheteropa-triarkatua gainditu nahi duen komunitate sendo bat dugula erran nahi du. Beraz, ez da guti. Baina dena ez dago egina. Mutil dantzak aitortza behar du amesten dugun etorkizuneko jendartearen isla izan dadin. Horretarako, kendu nahi dioten ospea berreskuratu behar dugu. Egin dezagun elkarrekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun