2011-2012 denboraldia amaitzear den honetan,
Genaro Taldeak
talde txuri-urdinaren inguruan eman diren zenbait jarrera eta gertakariekiko desadostasuna adierazi nahi dugu:
Bakoitzak bere iritzia du eta iritzi hori guztiz errespetagarria iruditzen zaigu baina zenbait jarrera salagarriak iruditzen zaizkigu.
Hasteko, San Mameseko afera dela eta ez zaigu ongi iruditzen bertan izan ziren jokalariek zale batzuren eskutik pairatu behar izan dutena; hala nola, irainak, oihuak, txistuak eta bestelakoak. Batetik, jokalariak, pertsona den gisan, bere lan ordutik kanpo bere aisialdia nahi bezala antolatzeko eskubidea du. Bestetik, A8az bestaldeko taldearekin duten harremana naturalki eta positiboki baloratzen dugu.Jokalariak San Mamesera joan izana bi taldeetako jokalarien artean dagoen giro onaren seinale delako.Hemendik gure animoak eta gure babesa Zuru,Antoine,Toño eta Cadamurori.
Bestetik, ez dugu bat egiten gure taldeko entrenatzailea den Philipe Montainer-ek zaleen aldetik jasotzen duen esker txarrarekin.Hemen ere bakoitzak bere iritzia izango du baina gure ustez, jaso dituen kritika, txistu eta bestelakoak, zaleen pazientzia faltaren erakusgarri dira.Genaro Taldetik, entrenatzaileak harrobiarekin izan duen konfidantza eta ausardia txalotu nahiko genuke.Denak pozik uztea ezinezkoa dela badakigu eta jokalariren batek edo bestek minutu batzuk gehiago izan balitu eskertuko genukeela ere ez dugu ukatzen baina lehen urtea du taldean eta egin duenari bere meritua onartu beharra zaio.Mundua bera ere ez zen egun bakarrean egin eta Genaro Taldean behintzat Montainer-en proiektuak zaleen babesa eta konfidantza merezi duela uste dugu
Honekin lotuz, Anoetan, berez hotza den zelai batean, zenbait zaleren jokaerarekin harritu xamarrak gaude, harritu xamarrak eta triste. Ez dira garai onak Errealzaleontzat, baina alde batetik, nondik gatozen ezin dugu ahantzi: antza, duela bi urte bigarren mailan ginela ahantzi zaio askori. Hemen erreza da taldea ongi ari denean, kamiseta txuri urdina jantzi, Anoetara joan eta taldea animatzea. Baina zaleak une zailenetan ere hor egon behar du! Ez zaigu normala iruditzen, markagailua 0-0ekoan dela atsedenaldira joan eta bertan txistuak entzun beharra; edo pase txar bat egin eta jokalariak mespretxatzea, hain zuzen ere taldeak gehien behar gaituenean.
Besterik gabe, eta gure atsekabea eta desadostasuna adierazita, bukatzeko Errealeko zaleei, gure kapitainak aurreko batean eskatu zuena eskatu nahiko genieke : pazientzia, pazientzia eta pazientzia!
Eta gure kapitaina aipatu dugun ezkero, azkeneko hitz batzuk: Aupa Mikel! mila esker 20 urte hauetan taldeari eman diozun guztiarengatik, aldagelan eredu izateagatik, momentu txarrenetan ere hor egotegatik,taldeari eta koloreei erakutsitako fideltasunarengatik,… MILA ESKER MIKEL! Eta zorte on zure bizitza berrian!
Eta orain bai, besterik gabe,
GORA ERREALA!!!
Genaro Taldea