Atzo (apirilaren 7) Eskualdeko Errealzaleen Genaro Taldeak antolatutako IV. Genaro Taldea Mus txapelketa jokatu zen Berako Xuga ostatuan. laugarren aldi honetan 18 bikotek parte hartu zuten, azkeneko aldian baino 5 bikote gehiagok. Hainbat kanporaketa pasatu ostean bi bikotek jokatu zuten final haundia; Joxe Mari eta Joanito
Zelaieta anaiek batetik eta Asier Saragueta eta Xabi Irazoki beratarrek bertzetik. Bertan anaia zenari omen eginez,Zelaietatarrak izan ziren nagusi, beraz, lehen saria etxean gelditu zela erran dezakegu. Asier eta Xabik aldiz bigarren sariarekin konformatu behar izan zuten. txapeldunek, garaikurraz gain,Xugan bazkari bana,Erreala-Real Madril partidua ikustera joateko sarrera bana eta Genaro Taldeko bufanda eder bana eskuratu zituzten. Txapeldunordeek aldiz Bildots erdi bana eta Genaro Taldeko bufanda bana.Hirugarren saria Txelu Oiartzabal eta Estibaliz Berroeta beratarrentzat izan zen eta hauek ardo eta txanpain lote bana eta Genaro Taldeko bufanda banarekin joan ziren etxera.
Genaro Taldeak eskerrak eman dizkie Xuga ostatuari,Egia garaikur enpresari eta nola ez, txapelketan parte hartu zuten guziei ere.
Aintzinera begira,Genaro Taldeak hainbat ekintza burutuko ditu, artean apirilaren 20-21eko asteburuan jokatzekoa den Osasuna-Erreala partidura ateraldia antolatzen ari da.lerro hauek idazterako momentuan, artean Espainiako futbol federazioak 32.n jardunaldiko partiduen egunak eta orduak finkatu gabeak ditu , baina horren berri izan orduko ateraldiko xehetasunak lotzeari ekinen dio taldeak.