Adibidez, Trump eta bere talde ilunari gauzak esponentzialki makur aterako zaizkiela espero dut. Eta Palacio de Arozteguia SL likidatu ez ezik, supituki desagertuko dela, huts borobila utziz oroitzapen soil. Espero dut urte berri hau zahar eginen den bezala, irriak biderkatuko direla eta plazerak ugaritu, 2024an ez bezala, feminizidioen, eraso arrazisten eta homofoboen kontua negatiboa izanen dela, eta jendearen zoriona erabat positiboa. Espero dut ekuazio injustuak justiziak xuxenki ebatziko dituela, eta nekearen balioa zenbaki berezi batzuena izanen dela: imajinarioa. Infinitu gauza positibo espero dut gertatuko direla 2025ean. Ez dakit deus gertarazten ahal dudan. Bien bitartean, hil arte bizi, albait hobekien. Hobea ez baita beti matematikoa, baina bai borobila.