Asper gaitezen pitta bat

Maiz presaka ikusten dut jendea eta niri presa ematen dit jendea harat-honat ikusteak. Nik ere harat-honat ibili behar dudala eta ezin gelditu noa ni ere. Igual hiriko erritmoa da, baina herrietan ere bada harat-honat ibilki den jende nekaezina.

Presaz mintzo naiz, bat-batean gauzak egiteagatik egiten direlako eta ez gauza horiek egin nahi direlako. Edo bai, baina badira bertze hamaika gauza egin nahi direnak eta plaust, denak juntatzen ditu batek eguneko ordu soilen barnean. Ezin kabitu. Kasik ezta norbere gorputzaren beharrak patxadaz egiteko astirik ere. Eta asperdura? Aspertzeak ez du tokirik halako demanda duten eguneko orduen tartean! Ez asperdurak ez honen lagunek: isiltasuna, frustrazioa, itxarona, egotea. Sinpleki egonean egotea. Etengabeki bata bertzearen ondotik sortzen doazen momentuekin egotea, hauek eginbeharrekin bete gabe. Produktibitateari muzin egin gabe ere, deus berezirik egiteko gogo sobera gabe, hodei baten agerpenaren lilurak inbaditzea, aspertzerat jostatzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun