Eskolara buelta

Ttikia nintzenean, uda osatzen zuten hiru hilabeteek urte oso baten iraupena zuten. Hamaika gauza egiteko aukera izaten zuen batek, egun bakoitzaren ordu bakoitza biderkatzen zenez gero. Zoriontsua izaten nintzen, eta irmoki erraten nuen irailean urteberria hasiko nuela.

Banekien urtarrila zela urteko lehen hilabetea, eta abendua azkena. Bere maneran, banekien irailean urte bat amaitzen zela bertze bat hasteko. Behin hazita, paradoxa hori argitu ahal izan nuen. Ez zen urte kontua, garai kontua baizik. «Eskolara buelta»-k sakon markatzen duen garai berri baten hasieran gaude, koronabirusaren garaia bera ahultzen, finitzen ari den garai horretan. Garai zaharrak ahultzen hasten direnean gertatzen den bezala, ilusio berrituarekin elkartzen gara, ehunka, milioika, bizitakoa berriz bizitzeko ondokoari kontatuz. Birsortze prozesu baten gisakoa delakoan nago. Ez dut, baina, argi ikusten nirea ere baden gazteria honen etorkizuna. Ilusioak berritzeko zailtasunetan dagoela iruditzen baitzait.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun