Handik aste batera ahantzia naute, eta azaroaren 25a ailegatuko den arte ez zaituzte sobera aipatuko; bien bitartean zuetako baten bat hiltzen ez bada, noski. Denboraren poderioz dibertimendu moderno batean bilakatu naiz, urte osoan zikintzen duen jendearen kontzientzia morez garbitzeko eguna. Reluciente: efecto asegurado! Ahantzi duzue, ni zuek bezala mortala izateko jaio naizela baino inmortaltzat hartzen nauzue. Beti ahazten den oroitzapena, ainitzendako bizia gogorra (gogorregia) denaren gogorapena. Egunen batez, desagertuko naiz: emakumeak, eta zergatik ez, pertsona guziak libreak izanen diren eguna izatea espero dut.