Gezurrak, egiak, espantuak

Jakina da arrantza, ehiza eta onddo kontutan maiz espantu eta gezur franko izaten dela, haunditu ez dena gordetzeko, edo ttikituz badena ez erakusteko. Nola jakin zer den egia?


Espanturako aukera ematen duen bertze zera aipatu dezaket, nire burua saltzearen beldur izanik ere; aspaldian, Ochoa doktore andereak egindako gonbitari erantzunez, solas gaitezen (zeharka bada ere).
Bai, «asuntuan aritzeaz» ari naiz, inkestaren baten arabera, ezkonduen %34ak astean 3-4 aldiz egiten omen. Bai ote?  Akaso bai: Grey jaunaren 50 Itzalak liburua Harry Potter baino gehiago saldu da. Telebistan 50 urteko emakumeei yoga egiteko gogoa haunditzen dien botika iragartzen dute, eta hainbat abantaila...
Ez da hori, ordea, gizaseme ezkondu finen artean, pixka bat zintzotzean entzuten dena: eskasko egiten denaren kontua aditzen da zeharka-meharka, irri murritzez, etsipenez. Isilpean sufritzen den gauza horietakoa ote den nago ni. Hala ere, nola jakin egia, bakoitzarena bertzerik?

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun