Maitasun eskizofrenikoa

Erabiltzailearen aurpegia Jon Barberena Ibarra 2018ko ira. 7a, 13:03

UPNk euskara maite du eta horren erakusle dira: D ereduaren kontrako kanpaina, ingelesaren neurrigabeko hauspotzea D ereduko matrikulazioaren galera eman dadin, «zonalde euskaldunean» egunero eskubideak murriztea, euskaltegiak diru-laguntzarik gabe uztea, euskaraz mintzo diren komunikabideei bizirauteko behar dituzten sosak ukatzea, Euskalerria Irratiari hogeita bortz urtez lizentziarik eman ez izatea, ETB3 gure etxeko ttipiei ikusteko eskubidea kentzea, unibertsitatean euskararen presentzia kasik desagertzeraino murriztea, euskara batuaren eta euskalkien arteko kalapita interesatu bezain ergela sortzea eta euskaldunon «pribilegioak» eta euskararen «inposizioa» ekaineko manifestatazioan salatzea.
«Nirea zelakoz hil nuen» esaldi iluna datorkit burura zuen maitasun eskizofreniko hau definitzerako orduan. Zuen genozidio kultural hau definitzerako orduan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun