Anek, barrideak, lan zama bera bizkarreratzen du bere alabaren zaintzan, eta maiz, Gorkarekin partekatzen du parkeko egonaldia. Gizarteak definitutako eredu maskulinoa aldatzen ari da Gorka eta herritar anitzek famatzen dute bere erabakia. Herri ttipia izanik, laudorioak aditzen ditu nonahi eta mutiko feministatako dute. Anek, berriz, ez du antiojo moreak falta dituen gizarte miope honen alabantzarik sekula aditu. Emakume izanik, tokatzen zaiona egiten omen du. Bertzerik ez!