Jokoan dagoena

Erabiltzailearen aurpegia Jon Abril Olaetxea

Osasun publikoa indartzea. Krisi ekosozialari erantzun ausartagoak ematea. Trantsizio energetiko justua lantzea.

Euskara Nafarroan eta Europan ofiziala izatea. Etxebizitza eskubide izatea, funts putreei eta espekulatzaileei atea itxiz. Behar gehien duten pertsonei –adinekoak, desgaitasunak dituztenak, eri daudenak…– artatzeko zaintza sistema publikoa unibertsalizatzea. Garraio publikoa lehenestea. Berdintasun politikak areagotzea. Indarkeria matxista eta LGTBIfobia murrizteko neurriak hartzea. Justizia soziala lehenbiziko lerroan paratzea. Gazako genozidioaren kontra ahotsa goititzea. Estatuarekin izan nahi ditugun harremanen eredua lantzea. Geure nortasunari eta izaerari eustea. Gurera bizitzera heldu direnei harrera integrala egitea. Pertsona ilegalik ez dagoela aldarrikatzea. Pentsio sistema bermatzea. Eskuin muturrari eta muturreko eskuinari kitto erratea. Hori eta aunitzez gehiago dago jokoan azaroaren 29an. Ez da gure joko zelaia, baina nahi genukeena baino ondorio handiagoak ditu gure egunerokoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun